XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ederki, ederki, ba orain ikusiko dugu haur pobre honek pintatzen ikasten duen ala ez!

Handik aurrera gogor ekin zion lanari egunen batean pintore izateko asmoz.

Mendira egur bila joaten zenean, makiltxo batez marrazten zituen lurrean bere gainetik hegan egiten zuten txoriak.

Erreka ondora saralea moztera zihoanean, hatzamarra uretan sartu eta gero igerian ikusten zituen arrainak marrazten zituen harri gainean.

Bere kobazuloan etxeko altzairu eta tresnak marrazten trebatzen zen.

Lau paretak marrazkiz beterik zeuzkan.

Urteak joan urteak etorri, Ma Liangek ez zion inoiz marrazteari utzi, egun batean ere ez.

Aurrerapen handiak egin zituen.

Hain trebe eta ederki marrazten zituen txoriak eta arrainak, kantatzen edo igerian hasiko zirela ematen zuela.

Baina Ma Liangek ez zuen pintzelik.

Eta inoiz baino gehiago desiatzen zuen bat izatea.

Gau batean, lan eta marrazte ikasketa ugari egin ondoren, oso nekatuta oheratu zen.

Lo seko geratu zen segituan.

Bapatean, bere aurrean, pintzel bat eskainiz, agure bizar urdin bat azaldu zitzaion, eta honela mintzatu:

- Hona hemen pintzel harrigarri bat, erabilpen egokia eman beharko diozu.

Ma Liang jaso berri zuen pintzelari so geratu zen.

Urrezkoa zen, distiratsua, astuna.

- Bai pintzel ederra! - oihukatu zuen jauzika pozaren pozez -.

Eskerrik asko aitona, eskerrik asko!

Baina agurearengana itzuli zenean ez zuen honen arrastorik inon aurkitu.

Desagertua zen!